Encabezado

Labayru Gaur 

2024-4-24

Adolfo Arejita Bizkaia Irratian

Hil honetan hasi da, urriaren 20an, Adolfo Arejita astean behin Bizkaia Irratian euskera zuzena erabilteko estilo-oharrak egiten.

Euskera jatorra, zuzena, egokia erabilteko oharrak izango dira. Gure inguruan zabal-zabal dabilzan erabilera badaezpadakoak eta kalkoak alboratu eta euskaldunek erabili izan dabezan forma ohikoagoak zeintzuk diran jajiteko erabiliko dau Adolfo Arejitak "Lau haizetara" saioko tartea. Estilo oharrak izango dira, eta batez be ahozko hizkerara lotuak, ahozko erregistroa eta idatzizkoa ezbardinak dira eta.

Gehiago irakurri

---
Avellaneda ikastetxea

Ikasturte barriagaz beste ikastetxe baten hasi gara euskerazko eskolak emoten, Sodupeko Avellaneda ikastetxean. Eskolaz kanpoko ekintza moduan egin zan eskaintza, eta talde bat sortu da C1 maila ikasteko. Maila hori gaindituta, EGA zein HABEko 3. mailako azterketara aurkeztu daiteke. Eskolak urrian hasi dira eta ekainera arte iraungo dabe. Astean egun bi dira, guztira 120 ordu. Labayruko irakasle bat joaten da …

Gehiago irakurri

---
"Busturian etxetik kanpo" bideoaren aurkezpena

Joan dan urriaren 14an, Altamirako liburutegian, Busturian etxetik kanpo dokumentalaren aurkezpena egin genduan. Hainbat lagun batu ginan: egitasmoan parte hartu daben lekukoak; herritarrak; Udaleko arduradunak Aitor Aretxaga, alkatea, Idoia Etxebarria eta Naiara Ruiz, zinegotziak; eta Labayru Fundazioko ordezkariak Adolfo Arejita, zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga, egitasmoaren arduraduna eta egilea.

Sakatu hemen ikusteko.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10