Encabezado

Labayru Gaur 276

2024-4-20

Ander Manterolari "Gazte Role Model" saria emon deutso Begoñazpi Ikastolak

Begoñazpi Ikastolak gizartean lan eta alkartasun baloreak zabaltzen eredu izan diran personen ibilbidea saritzen dau. Bederatzigarren edizino honetan Ander Manterola eta Eduardo Junquera aukeratu ditu epaimahaiak sarigai, bakotxak bere arloan gizarteari egindako ekarpenagaitik. Ander Manterolaren kasuan, euskera eta etnografia arloetan euskal gizartearentzat egindako beharra nabarmendu dau epaimahaiak. Gizon eragina, erakunde-sortzailea, alkartasunean lan egindakoa dala hartu dabe kontuan. Sari emotea azaroaren 14an …

Gehiago irakurri

---
San Martin egunean Bedian

Bediako kultur ondarea zabaltzeko beste bideo bat egin dogu Labayrun, "Mandoiako jentilak" izenekoa. Ibilbide baten bitartez, Eroso-Ugarteko Tosubando torretxea, Ereño auzoa eta Mandoia mendiari buruz hainbat jakingarri zabaltzen dira. Lehenagoko bizimodua, etxeen izenak, mendi-tontorrak, jaiak eta ospakizunak... hori dana erakusten da bideoan. Baina ez lur ganekoa bakarrik, azpikoa be kontuan hartu da. Izan be, inguru horretan guztian burdina dago eta lehenagoko …

Gehiago irakurri

---
Kantu tradizionalen ondareaz jardunaldia Villabonan

Mintzolak eratuta, urriaren 27an jardunaldia egin dabe Villabonan kantu tradizionalak batu eta gordeten jarduten daben lau erakundek. Hizlariak izan dira Maite Deliart Euskal Kultur Erakundearen izenean; Jon Bagues Eresbilen zuzendaria; Jean Mixel Bedaxagar Sü Aziako burua eta Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren ordezkari. Gai-jartzaile Nere Erkiaga, Xenpelar Dokumentazio Zentrokoak jardun dau.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10