Encabezado

Labayru Gaur 277

2024-4-19

Labayru Fundazioa Durangoko Azokan

Aurten be Durangoko Azokan egongo gara geure argitalpenak erakusten. Hizkuntza, literatura eta etnografiako lanak eroan doguz, batzuk ikertzaileentzat interesgarriak, beste batzuk zabalkundekoak. Durangoko Azoka erakusleku ezinhobea izateaz ganera, lagunakaz bat egiteko lekua be bada eta Labayru urtero joaten da nobedadeak zein arteragoko argitalpenak erakusten. Aurten eskaintza berezia egingo da Azokan Atlas Etnografikoa eta Labayru Hiztegia prezio berezian erosi ahal izateko. …

Gehiago irakurri

---
Euskeraren Eguna

Abenduaren 3an, San Frantzisko Xabierkoaren egunean, Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatzen dogu euskaldunok. Gaur egun, jai horren inguruan, alkarte eta erakunde gehienek eratuten dabez ekitaldiak. Labayrun be badaukagu zer ospatu. Bizkaiko Foru Aldundiak Euskeraren Eguneko jardueren artean, Lauaxeta Saria emoten dau; aurten sarietako bat "Bizkaiko euskaltegiak" taldearentzat da, eta hor gagoz geu be. Saria abenduaren 2ko ekitaldian emongo dabe. Horrez ganera, …

Gehiago irakurri

---
Tailerra Begoñazpin

Hasi gara kulturako tailerrak emoten Begoñazpi ikastolan. Aste honetan Lehen Hezkuntzako sei mailetan, aurrekoan DBH 1 eta 2an, eta datorren astean Haur Hezkuntzako hiru mailetan. Aurten kulturako edukiak tailerren bidez emoteko programea hasi dogu. HHko lehenengo mailatik DBH2ra bitartean, maila bakotxean hiru tailer egingo doguz. Lehenengo hiruhilekoak izan dira oraingoak, eta hurrengo hiruhilekoetan beste txanda bi egingo dira. Tailerren helburua …

Gehiago irakurri

---
Jabier Kalzakorta eta Maddi Oihenarten saioa Bilbon

Azaroaren 16an, Bilbozarra Forumek eratuta, hitzaldi-kantaldia egin dabe Bilbon Jabier Kalzakortak eta Maddi Oihenartek. Iparraldeko herri-kantuen errepertorioa erabili eben, Jabierren argibideak eta azalpenak emon eta Maddik abestu. Ez da lehenengo aldia formato horretan bat egiten dabena, eta oso erakargarria da entzuleentzat. Izan be, Maddik Zuberoako erara emoten ditu kantuak, baina tradizinotik datozan bersinoak sarritan gatxak dira entzuleentzat esangurea ondo aituteko. …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10