Encabezado

Labayru Gaur 279

2024-4-26

Jabier Kalzakortak Lea Artibaiko ipuinak liburu baten batu ditu

Jabier Kalzakortak liburua aurkeztu dau abenduaren 15ean Bilbon, Foru Liburutegian. Liburuan Lea-Artibaiko herri ipuinen antologia bat egin dau 'Bizkaiko kondairak' bildumaren barruan. Bera markinarra izanik, Lea-Artibaiko tradizinoaren iturririk esanguratsuenetara jo dau corpusa osotzeko. Markina, Lekeitio, Ondarroa eta Aulestiko ipuinak aukeratu ditu, han eta hemen lehenago argitaratutakoen artean. Bilduma berean argitaratu izan dira Bilboko, Gorbeiako eta Durangaldeko ipuinak. Seve Calleja koordinadorea dala, …

Gehiago irakurri

---
Jabier Kalzakorta eta Igone Etxebarria irakasle Baionan

Euskal Ikasketen Masterreko bigarren mailan seina eskola-ordu emon dabez Jabier Kalzakortak eta Igone Etxebarriak azaro-abendu bitartean. Masterra Bordeaux Montaigne Unibertsitatearen programa da. Aurelia Arcocha irakaslea arduratzen da maila horretaz eta berak osotu dau programea. Jabierrek eta Igonek herri literaturari buruzko arloa landu dabe ikasleakaz, lau saiotan, gai honeek aztertu dituela: herri literaturako generoak eta ezaugarriak, amodiozko kantuak Iparraldean, baladak eta mitologia. …

Gehiago irakurri

---
Berbagunean parte hartzen

Bosgarren urtez eratu da Bilbon 'Berbagunea', Bilbo euskaldunari agiriko lekua emoteko. Aurrekoetan moduan Labayruko ikasle talde batek parte hartu dau Alondegiko ekitaldian. Jarduera horren helburua da euskaldunak alkartzea eta euskeraz jardutea hainbat orduz jarraian. Euskaldun onak eta ikasten dabizenak, gazteak eta adinekoak, gizarte arlo guztietakoak alkartu dira aurten be Bilbo erdi-erdian. Taldeka-taldeka hainbat alkarrizketa egin dabez euskeraz, gai guztiei buruz. …

Gehiago irakurri

---
Yolanda Arrietaren lana herri kantetan oinarrituta

Aurtengo Durangoko Azokako barrietako bat Yolanda Arrieta idazleak eta Aitziber Alonso marrazkilariak prestatutako Kulun-kuttunak liburua izan da. Album ilustratua da berez, ume txikientzako tradizinoko lo-kantak oinarri dituena. Yolandak Labayrura jo eban ahozko artxiboan lo-kantak ete dagozan. Bai emon be. Eta errepertorio horretan oinarrituta, tradizinoko poesien eta berak sortubarrien arteko jokoa sortu dau liburu zoragarri baten. Izan be, Yolandaren zereginetako bat …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10