Labayru Gaur

0

Otsailaren 14an Bilboko BBK Gelan aurkeztu da Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren zortzigarren alea, Agricultura en Vasconia. Hasteko Gorka Martínez BBK Fundazioko zuzendariak hartu dau hitza, harrera egiteko eta eskertzeko euren etxean egitea ekitaldia.

Horren ostean, Ander Manterolak, Atlasaren zuzendariak, herriaren jakintza batu eta jasotzen daben lanen garrantzia azpimarratu dau. Egitasmoaren hasierako oinarriak gogoratu ditu, José Miguel de Barandiaranen metodoa, galdetegia eta zuzendaritza. Euskal Herriko lurralde guztietan banatutako 60 bat ikertzaile eta laguntzaieleen ekarpena ezinbestekotzat jo dau, bakotxak bere herrian ezagutzen dauen errealidadea jasotzeko.

Idazketa taldeko Luis Manuel Peñak lanaren mamina ederto laburtu dau, labur baina argi. Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Etniker Euskalerria Taldeen eta Labayru Fundazioaren ekarpena goratu dau, batez be euskal kulturaren ondare immateriala ezagutzeko.

Lorea Bilbao, Bizkaiko Kultura eta Euskarako diputatuak be euskal kulturan behar beste baloratzen ez diran kultura eta hizkuntza alderdiak finkatzen egindako ekarpenagaitik. Bizkaian errotuta, baina Euskal Herri osorako behar egiten dauen erakundetzat goratu dau. Bittor Oroz Nekazaritzako sailburuordeak, Barandiaranen moduan ataundarra, lanaren garrantziagaz bat egin dau. Nekazaritza gure herrian egiten izan dan moduan ezagutzea ezinbestekoa da munduaren aurrean geure lekua egin daigun. Etorkizunari aurre egiteko sustraia sakon sartuta eukitea ezinbestekoa da.

Amaitzeko, Adolfo Arejita Labayru Fundazioaren zuzendariak Etniker taldeen lana berak zuzentzen dauen erakundearen babespean kokatu eta goratu dau. 1970ean lehenengo pausoak emoten hasi eta 1977an erakundetu zanetik, Labayruk hiru lan-arlo izan ditu: euskal hizkuntza eta literatura, etnografia eta biblioteka. Aurkeztu barri dan alea etnografiako arloaren jarduerari jagoko, Etniker Euskalerria Taldeetako kideen ikerketakaz osotuta. Erakundeei emoten daben laguntasuna eskertu deutsie, eta erredazinoan zuzenean jardundakoei urteotako lan zehatza.

Luis Manuel Peñaren aurkezpena.

Liburuko irudien bilduma.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *