Labayru Gaur

0
Ruper Ordorika, Yolanda Arrieta, Jesus Antonio Cid, Igone Etxebarria, Kirmen Uribe.

Ahozko literatura gai hartuta goiz osoko saioa eratu eban Labayru Fundazioak apirilaren 8an Bilbon. Saio horretan zati bi izan ziran. Lehenengo zatian Jabier Kalzakortak aurkeztuta, Jesus Antonio Cidek “Raptores marinos en la balada europea y en la balada vasca” izeneko hitzaldia egin eban. Hainbat herri eta hizkuntzatako lekukotasunak erabiliz, gai unibersal horren barri zehatza emon eban.

Atsedenaldiaren ostean, hiru adituk parte hartu eben. Yolanda Arrietak ondo garandu zituan ahozko literaturaren ekarpenak, balioak, transmisinoa ziurtatzeko eginbeharrekoak, beti be 0-7 urte bitartean daukan garrantzia kontuan hartuta.

Kirmen Uribek bere erreferentzia batzuk aitatu eta idazle izatean izan daben garrantzia azpimarratu eban.

Ruper Ordorikak bere kantagintzako ibilbideko hainbat pasarte ekarri zituan gogora, kontuan hartuta dana dagoala tradizino bati lotuta. Momentu magikoa sortu zan Ana Juanixe balada abestu ebanean.

Laburpen bideoa ikusteko sakatu hemen.

_DSC3994 _DSC4020 _DSC4023 _DSC4088

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *