Martiaren azkenengo aste osoan Women’s Football Week ospatzen dabilz Bilbon Athleticek eta BBKk eratuta, UNESCOren babesagaz. Lehenengo egunean, iluntzean, Labayruk 2024an sortutako Hamaika andra zurigorri ikus-entzunezkoaren emonaldia egin zan eta ostean mahai-ingurua honeen artean: Aitziber Juaristi, Zain erakundea; Iraia Iturregui, Athletic Club; Jon Ruigomez Machín, Itsasmuseum Bilbao eta Akaitze Kamiruaga, Labayru Fundazioa.
Alkarrizketan zehar hainbat gai erabili dabez: emakumeen kirolaren eragina, gizartearen harrera, komunikabideetako presentzia, lehengo eta oraingo egoerak, lan baldintzak…
Jardunaldiotan kirola eta eragin soziala batu gura dira, genero berdintasunaren, aniztasunaren eta kohesino sozialaren alde. Jarduerak BBK Kunan, BBK Aretoan, Deustuko Unibertsitatean eta San Mamesen egingo dira, futbolaren eta emakumeen kirolaren balioak erakutsi guran. Gogoeta eta eztabaidarako guneak izango dira bai BBK Kuna, bai San Mames 27ko ekitaldi nagusian.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.