Labayru Gaur

0

Gaur lan-batzarra egin dogu Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunakaz gure Derioko egoitzan. Bertan izan ditugu Leixuri Arrizabalaga Kultura, euskera eta kirol arloko ahalduna, Isaak Amezaga Euskerako zuzendaria eta Begoña de Ibarra Kulturako zuzendaria.

Lehenengo gure egoitza eta dokumentazino-zentroa ikusi ditugu: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa… Eta ondoren batzarra egin dogu aurten landu gura doguzan egitasmoen ganean. Lan-batzar horretan hitzarmen bidez adostutako programak eta ostantzean landu gura ditugunak erabili ditugu, batzuen eta besteen ardurak bateratu guran.

Alderdi bientzat probetxuzko topaketa izan da, aurrerantzean be alkarlanean jarraitzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.