Udako ikastaroak amaitutzat jo ditugu, horretara ikasturteari azkena emonaz, oporrak gero eta hurrago dagozan seinale.
Ikasturtean zehar hainbat eratako ikastaroak emon doguz euskera ikasteko, trinkoak eta luzeak, maila jakin batekoak edo mintzamena lantzekoak, ikasturtekoak eta udakoak, aurrez aurrekoak edo online. Zenbat ikasle igaro diran gure eskoletatik aurten be! Danei gure eskerrik beroenak eta ikasitakoa erabilteko animorik handiena.
Ikasturte bat badoa, baina hurrengoa be ate joka daukagu laster. Hori dala-ta, honezkero iragarrita daukaguz hurrengo euskera-eskolak. Lehenengo datorrena EusTET da, teknikari eta trebatzaile jarduteko prestatzekoa. Irailean izango da, aste bitan modu trinkoan, alderdi teorikoa eta praktikoa dituala.
Eta hurrengo, datorren ikasturterako eskaintza, honezkero gure webgunean ikusgai dagoana. Uda ostean euskera ikasteko gogoa daukana prestatzen joan leiteke noiz eta zer ikasi gura dauen. Orain oporrak gozatu, baina oporren osterako animatu eta emon izena.