Labayru Gaur

0

Zuztarretatik ahora egitasmoaren barruan maiatzaren 14an egindako aurkezpenean, Andoni Busquet Basauriko alkateak egindako hitzaldia.

Arrasti on gaurko kantaldian parte hartuko dozuen guztioi, eta eurekaz etorri zarienoi; arrasti on ZUZTARRETATIK AHORA proiektu honetan aurrera egiten eta oraingo honetan aurkeztuko dogun ibilbide toponimikoa prestatzen lagundu eta hona etorri zarienoi (San Migelen izan doguzan informante edo lekukoei, Finagako San Martin Anaidiari eta Baskonia Mendi Taldeari);  arrasti on hemen zagozen guztioi. Gugaz bat egin gura izan dozue gaur hemen izango dogun herri-kantaldian eta ZUZTARRETATIK OINEZ izeneko bideoaren aurkezpenean.

ZUZTARRETATIK AHORA Nerbioi Ibaizabal eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizinoa batu eta berreskuratzeko proiektua da.

Sarritan ez daukagu geure herriaren gaineko informazino handia, belaunaldi batetik bestera ez da beti transmititzen eta jente asko joaten da edo etorten da bizitera berarena ez dan herri batera…. Horregaitik, babestu eta zabaldu behar doguz geure aurrekoen ohitura eta bizipenak, istorioak, bizimoduak, kantak eta abar. Eta helburu horregaz ari gara garatzen, eskualdeko udalerriakaz batera, ZUZTARRETATIK AHORA proiektua, herri jakituria eta kultura tradizinoa batu, berreskuratu eta belaunaldi barriei transmitizeko, geure herriari zabaltzeko eta gizarteratzeko.

Basauriko Udalak horregaitik egin eban proiektuaren alde, kimu barriek jakin dagien zelango zuztar sendo eta errotuak euki dauzan Basauriko herriak, eta euskereak berak gure herrian.

Gehiagoko barik, disfrutau dagizuela gaurko ekitaldiagaz, eta eskerrik asko Udalaren  izenean herri-kantaldi honetan parte hartuko dozuen guztioi eta ZUZTARRETATIK OINEZ ibilbide toponimikoa prestatzen lagundu deuskuzuen lekuko eta informanteei; aurrerago ezagutu eta eskertuko deutsegu euren  lana.

Benetan be, eskerrik asko guztioi.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.