Labayru Gaur

0

Angel Ugarteburuk idatzitako Hegan eta jare nobelaren aurkezpena egin dogu Euskaltzaindiagaz batera. Bertan izan dira idazlea bera, Andres Urrutia, euskaltzainburua, eta Igone Etxebarria, Labayruko zuzendaria.

Egilea, senideak eta lagunak alkartu dira ekitaldira.

Hegan eta jare kapitulu laburrakaz osatutako kontakizun autobiografikoa da. Mutikotan Berriatuko baserritik urten eta Derioko Seminariora ikasten joan zanean hasi, eta bizitzan zehar egindako joan-etorrien barri emoten dau idazleak. Ibilbide horretan euskal gizartean nor izan diran persona askogaz bat egingo dau Angelek, helburuak, amesak, lanbideak, familia eta abar bat eginez hara eta hona.

Bere biografia kontatzen dau egileak, baina bizitza horren kontaeran gure oraintsuko historia dago bete-betean, belaunaldi oso batena: Seminarioan ikastea, Seminarioak hutsitutea, kulturara bideratzea, giro politikoa, poliziaren jazarpena, indarkeriaren hastapenak, gure administrazinoaren hasierako pausoak, dana egiteko egotea, gogoa eta kemena… Hori dana agiri da Angelen lekukotasunaren bitartez.

Aurretik 2008an idatzi eban Milloitik mundura kontakizunean umetako gorabeheren barri emon eban, hain justu be baserrian emondako urteetakoa. Ordutik ezagutzen deutsagu estiloa Angeli, arina, atsegina, ahozko kontalariaren eskua daukana. Irakurlea igarri barik joango da liburuan aurrera egiten, eta azaldutako garaiak ezagutzen dabenak are gehiago.

Liburua Labayru Fundazioak argitaratu dau Euskaltzaindiagaz sinatutako hitzarmenaren barruan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.