1931ko apirilaren 14an Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen Eibarren; egun bat beranduago, apirilaren 15ean Arrati’ko Deya Arratia bailaran argitaratu zen lehen aldizkariak ikusi zuen argia. Euskera hutsean idatzia eta hilero —hilebetearen 15ean— kaleratzeko asmoaz jaio zen; Areatza/Villaron helbideratuta zegoen eta Zornotzako Jaungoiko-Zalen inprimatzen zen.
Arratiako historia, nekazaritza, erlijioa eta haraneko herri ezberdinei buruzko albisteak eta gorabeherak biltzen zituen lehen zenbakiak. (gehiago…)