Artxiboa

0

Erromeria margolana. José Arrue.

Gizarte eta garai guztietan, elikadura oinarrizko beharrizana izan da eguneroko –lan zein jaiegunetako– bizimoduari dagokionez. Jaiegunen kasuan, haren dibertsitatea edo ereduak elikagaiak agertu edo ugaritzen ziren aro zehatzen araberakoak ziren. Horregatik, pertsonen bizi-zikloan zehar, elikagai jakinak esleitzen zaizkie zenbait ospakizun-abaguneri (jaiotza eta bataioa, gaztaroa eta ezkontza, helduaroa, heriotza). Horrekin batera, urteroko jarduera eta ospakizunak, lan-arloan zein jai-giroan, unean uneko produktu gastronomiko batzuekin lotu izan dira. Hala, udazkenean fruitu lehorrak (gaztainak, hurrak, intxaurrak, etab.) eta perretxiko edo onddoak ditugu; neguan, lapikokoak eta zopak; Gabonetan, oilaskoa, bisigua, barraskiloak, arroz-esnea, intxaur-saltsa, etab.; Inauterietan, txerrikiak, torradak…; Garizuman eta Aste Santuan, baraualdiak; okela edo arraina eta ortuko produktuen oparotasuna, edo uzta, herrietako zaindarien omenezko jaiak direla-eta. (gehiago…)