Artxiboa

0

Llanteno. Egilea: Josu Larrinaga Zugadi.

Hurbil dago Aratusteen garaia. Hori da Bizkaiko Enkarterrien Inauteriak izendatzeko erabiltzen den terminoa. Izendapen orokor horretatik eratortzen da, hain zuzen, Enkarterriko ekitaldi berezienetako bat: Ostegun Lodiko ikasleen bilketa (gerora, Inauteri asteartera eramana), Aratuste izenez ezaguna. Isildurik edo desagerturik gelditu zen militarren matxinadaren garaian, ondorengo gerran eta diktadura frankistaren garaian. Haurren bilketa hori, herrialdeko gainerako lurraldeetan bezala, ostegunean egiten zen (Ostegun Gizen, Egun Zuri edo Egun ttun ttun izenez ezaguna), eta eskolatik abiatzen zen, bertako irakaslearen zuzendaritza edo ikuskaritzapean; herriko bazterretan ibiltzen ziren denak, eskean. (gehiago…)

0
San Felipe eta Santiago (Balmaseda, XIX. eta XX. mendeen artean). Artxiboa: Harresi Kulturala Elkartea.

San Felipe eta Santiago (Balmaseda, XIX. eta XX. mendeen artean). Artxiboa: Harresi Kulturala Elkartea.

Maiatzaren lehen egunean edo Gurutze Santuaren egunean (maiatzaren 3an) haur koadrila ugari dago kalean. Ohiturazko arropaz jantzita, kartulina edo kartoizko mitra pontifikalak buruan, apaingarri modura. “Aingerutxo”, “santu txiki” edo hil-oihalez apaindutako gurutze ñimiñoa daramate angarila baten gainean. Abesten ibiltzen dira, behin eta berriro errepikatzen dute kantu bat a capella, erremusina eskatzen duten bitartean. Hori da Balmasedako sanfelipeen jai-ospakizunaren oinarria. Eta aurten, 2023an, 150 urte betetzen dira Los Niños Revista de Educación y Recreo egunkarian ohitura berezi eta bitxi horri buruz argitaratu zen lehen testigantza jaso zenetik (Madril, 1873ko maiatza).

 (gehiago…)

0
Elurretako Ama Birjinaren jaia (Lanestosa, 2015/08/05). Argazkia E. X. Dueñas

Elurretako Ama Birjinaren jaia (Lanestosa, 2015/08/05). Argazkia: E. X. Dueñas.

Lanari zeharo kontrajarrita, aisialdia eta jaia ditugu. Jai-egutegi guztiak daude eremu publikoaren eta pribatuaren inguruan elkartzen diren ospakizunez beteta; horietan, iraganeko elementuak sortu berriekin nahasten dira.

Udazkena, urtaroa eta zikloa, santutegian erabat txertatuta dagoen San Migel egunean hasten da, Artzentales eta Sestaon, besteak beste, azaroari atea irekiz. Hil horren hasieran Halloween dugu; inportatua, bai, baina ez dugu ahaztu behar antzina gure artean ere kalabazak husten zirela bizilagunak beldurtzeko asmoz. Domu Santu eta Arimen egunetan, ohikoa da familiartekoak eta lagunak hilerrietara joatea, loreak eta koroak hilobietan ipintzeko, izatez kanpoko “tradizioa” bada ere.

 (gehiago…)