Ehotzea, laboreen aleak birrindu edo hausteari esaten zaio, sakatuz, zapalduz, joz. Ehotzea, gizakiaren lehen jarduera adimentsuetako bat omen da, elikagaiak prozesatzearen lehen pausoa.
Azken Brontze Aroan horren berri bazuten gure inguruko biztanleek. Hori islatu dute Basagain eta Intxur Burdin Aroko herrixketan egindako indusketetan agertutako esku-errotek; Gipuzkoako Anoetan eta Albizturren ere barku-formako esku-errota bana aurkitu zituzten. Dirudienez, etxebizitzari lotuta agertu dira, hau da, espazio berean. (gehiago…)