Artxiboa

0

Bilbo XIX. mendearen amaieran.

Euskara, ezagutzen dugunetik behintzat, hizkuntza txikia dugu hiztun kopuruari eta erabilpen eremuari dagokienez, baina hizkuntza handien ondoan bizi beharra suertatu zaio bere historia luzean zehar. Zeltera eta iberiera izan zituen auzoko erromatarrek euren inperio hizkuntza inguruotara ekarri aurretik. Latin indartsuaren ondoan bizi izan zen luzaroan, eta gaur egun latin haren ondorengoak diren frantsesa eta espainiera hizkuntza erraldoiak ditu mugakide. Latinaren behinolako eragina begien bistakoa da gaurko euskaran, lexikoan zein joskeran. Baita geroagoko gaztelania eta frantsesarena ere. Baina ez al du gure euskara txikiak batere arrastorik utzi inguruko hizkuntza handietan?

 (gehiago…)

0
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala. Bilbao Exhibition Centre, 2017. Argazki-egilea: Alberto Elosegi. Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala. Bilbao Exhibition Centre, 2017. Argazki-egilea: Alberto Elosegi. Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

Zer ote du bertsoak entzuleak hainbesteraino harrapatzeko? Munduan zehar badira ahozko inprobisazioa lantzen duten hainbat kultura, baina batek ere ez dauka gaur egun bertsolaritzak daukan indarra. Horren erakusgarri, lau urterik behin Euskal Herrian jokatzen den Bertsolari Txapelketa Nagusia aipa dezakegu –aurten jokatzen ari da, urtebeteko atzerapenaz, pandemia dela eta–. Txapelketa horretan, Euskal Herri osoan zehar zenbait kanporaketa saio egin ondoren, zortzi bertsolari iritsi ohi dira final handira. Zortzi inprobisatzaile horiek hamalau bat mila entzuleren aurrean kantatu behar dute, goiz eta arratsaldeko jardunean. Komunikabideen bitartez beste makina bat entzulek jarraitzen du ekitaldia. Mundu osoko adituak ere hurreratzen dira tamaina horretako emankizunera. Baina zirraragarriena, neure irudiko, bertsolariak kantuan hasi aurretik sortzen den isiltasun ia liturgikoa da. Hamalau mila eztarri horiek bat-batean isildu egiten dira, erabat isildu ere, eztarri bakar bati adierazpidea emateko. Ahots hari bakan horrek, euskarazko hitz neurtu inprobisatuen bitartez, milaka bihotz ehuntzen ditu segundo gutxian, milaka larruazal lazten, milaka begi bustitzen, milaka barre algara eragiten… Non ote dago gertakari magiko horren sekretua?

 (gehiago…)

0

 

Munduko hizkuntza guztiek ez dute zenbaki zehatzik erabiltzen. Amazoniako Munduruku eta Piranhã kulturak, adibidez, anumerikoak dira, hau da, kopuru zehatzak adierazteko berbak erabili beharrean, termino orokorrak baino ez dituzte erabiltzen “batzuk” edo “zeozer” bezalako ideiak adierazteko.

Hizkuntza askotan, oinarrizko zenbakiak 5, 10 eta 20 izan ohi dira, eta ez dirudi txiripa hutsa zenbaki horiek bat etortzeak esku bateko hatz kopuruarekin lehenengoa, esku bietako atzamar kopuruarekin bigarrena, eta atzamar gehi behatz guztien kopuruarekin hirugarrena.

Hizkuntza proto-indo-europar gehienek 10ean oinarritutako zenbaki sistema erabiltzen dute, hamartarra izenekoa, adibidez, gaztelaniak. Euskarak, ordea, sistema bigesimala erabiltzen du, 20 oinarria duena: hogei (20), berrogei (40, bi aldiz 20), hirurogei (60, hiru aldiz 20). Ezaugarri hori partekatzen du, frantsesarekin ez ezik (frantsesak sistema erdi bigesimala erdi hamartarra erabiltzen du), maien eta uto-azteken hizkuntzekin. Badirudi zeltek eta bikingoek ere sistema bigesimala erabiltzen zutela.

 (gehiago…)

0

Luis Manuel Peña.

Urteko azken lau hilak ditugu hizpide honako honetan. [Ikus Urteko hilak euskaraz (1) eta Urteko hilak euskaraz (2)]

Irail. Hona hemen ‘ira-hila edo -ilargia’, ira + (h)il, leku batzuetan garoil deitua, garo + (h)il, horixe berori adierazteko. Buruil forma jakingarria ere badugu. Iritzi ugari dago hitz horren inguruan, buru lehen osagaiak bai ‘burua edo hasiera’, bai ‘errematea edo amaiera’ esan nahi baitu. Horregatik, batzuek, esaterako Vinsonek, euskal nekazarien egutegi zaharraren lehen hiltzat jotzen dute iraila, eta beste batzuek, berriz, hala nola Wagnerrek, Campiónek edo Caro Barojak berak, azkentzat. Horren interpretazio desberdinak ulertze aldera, Caro Barojaren hitzak berreskuratuko ditugu: “bistakoa da hasiera batean hil batzuk ez zetozela bat egutegi latindarraren hilekin”. (gehiago…)