Erdi Aroan sortutako elkarteak izan ziren gremioak. Erlijio elkarteen izaera izan zuten sorreran, eta bertan elkartzen ziren lanbide edo jarduera bereko pertsonak, nahiz eta haien barruan eskalak edo kategoriak ezartzen ziren.
Gure herrietan, gaur egun, gremioek jadanik ez dute halako egitura, eta izendapen horren baitan elkartzen dira lanbide berean jarduten duten guztiak. Santu bat izaten dute patroi, eta santuari dagokion egunean hainbat jarduera antolatu ohi dituzte. (gehiago…)