Artxiboa

0

Familia Isasi Barrenengua baserriko sukaldean. Egilea: Indalecio Ojanguren. Gure Gipuzkoa.

Udazken eta neguko hotzaren aurkako irtenbide aproposa izan dira beti gaztainak,  eta ondorioz, baita ere gaztaina-saltzaileak. Egunak moztu eta hotza nabarmentzen hasten denean, bada zerbait gaztainetan eta gaztaina-saltzaileen postuetan bertan errotzen gaituena. Gaztainen zaporea al da? Jakiaren goxotasuna, berotasuna, testura, zapore ezberdinak. Usaia, agian? Bero usaintzen da, eta, horrela, ingurua berotzen duela dirudi. Danbolinaren inguruan bildu eta elikatzeak zerbait magikoa du. Danbolinaren hotsa, desatsegina eta erakargarria da, eta gaztainak erretzeko egin beharreko sua guri deika ari dela dirudi. Nola saihestu eskuak danbolin azpiko txingarretara gerturatzea, berotasunaren bila? Testuinguruak zentzumenei jaramon egitera bultzatzen gaituela ematen du. Nola ekidin, urtean behin bada ere, gaztaina-saltzaile postura gerturatzea? (gehiago…)

0
Argazki-egilea: Akaitze Kamiruaga. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Argazki-egilea: Akaitze Kamiruaga. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Honako datu hauek Busturialdean (Bizkaia) jaso ditugu, baina hemen esaten ditugunak beste eskualde batzuetan ere entzun daitezke.

Gaztainea esaten zaio bai zuhaitzari bai fruituari, gaztainadia gaztainondoak dauden tokiari, eta lokotsa gaztainaren morkots arantzatsuari. Txirpia, berriz, birlandatzeko gaztaina-landare eta bestelako zuhaitzondoen mintegi edo hazitokia da.

Bi gaztaina-mota ezagutu izan dira inguruan: lirio-gaztainak eta sanmigel-gaztainak. Troka eta mendi-zuloetan hazten dira gaztainondook nahikara. Eta fruitu gozo ugari izan dezaten, txertatu —ala, busturiarrek diogunez, eztitu— egin behar dira, bestela gaztaina ikolak ematen baitituzte, hutsak edo mamigabeak, alegia. Eztitu gabeko gaztainondoaren (eztitzaga) zura erabili izan ohi da beti, ordea, zurgintzan zein altzarigintzan. Lirio-gaztainondoek sanmigelek baino beranduago ematen dituzte urteko fruituak.

 (gehiago…)