Gezurra badirudi ere, Gorbeian, Arrabako landan, 1060 metroko altitudean, tuberkulosia sendatzeko ospitalea zegoen XX. mendearen hasieran. Eta horren ardatz nagusia José de Madinabeitia mediku oñatiarra izan zen.
Gorbeiganaren oinean, Igiriñaon, 1.119 metrotara kokatzen da Elurretako Andre Mariaren baseliza, Bizkaian altitude handienean dagoen ermita. Duela berrogei bat urtera arte, uda-sasoian, igande eta jai egunetan, artzainek eta mendizaleek meza entzun zezaketen bertan; gaur egun, San Inazio egunean baino ez. (gehiago…)