Hileta-segizioa kanposanturako bidean; Urduliz, 1970. Iturria: Gotzon Arrieta. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.
Hileta-errituak asko aldatu dira. Gazteengan, batez ere, fedegabetasuna zabaldu da, eta albo batera utzi dituzte erlijio-ohiturak. Antzina, familia bateko bizidunak eta zendutakoak bat ziren. Heriotza, kristau kulturan, bizitza batetik bestera iragatea da.
Etxeetan, egunero hartzen zituzten gogoan hildakoak. Otoitz egin aurretik, esaldi hau esaten zen (aldaerak aldaera): “etxe honetatik joan diranen alde”. Ideia horretan sakonduz, Bizkaiko Foruen alderdi berezi bat da elizako hilobia etxearen parte izatea. Ondasun tronkala da, eta horren araberakoa da haren zoria. (gehiago…)