Artxiboa

0
Iturengo Joaldunak pusketan. Egilea: Josu Larrinaga Zugadi.

Iturengo Joaldunak pusketan. Egilea: Josu Larrinaga Zugadi.

1936. urtera arte, Lazkaoko Inauterietako asteartean, Udalbatza mezetara joaten zen, ibilbidean zehar zuriz jantzitako dantzarien konpartsa bat aurretik zuela. Dantzariek erratz bana izaten zuten eskuan eta harekin ibilbidea garbitzeko imintzioak egiten zituzten, eta udaletxera iristean, agintariei eskainitako ohiko zubia egiten zuten haien tresna bereziekin. Ibilbidea garbitzeko ekinbide hori bera ikus daiteke Zuberoako maskaradetan, hain zuzen, Txerreroak (txerri-zaintzaileak) aitzindari taldearen buru doanean egiten duen ekintzan; segizioa zabalduz doa, joan-etorrian dabilela, aldi berean, zaldi-zurdaz egindako erratz bitxia lurrean astinduz. Horrez gainera, Abaltzisketan txantxo izenekoek egiten duten eskean edo puska biltzean ere ageri da mozorro garbitzaile baten irudia, taldearen aurretik doan pertsonaia; hain zuzen ere, makil dantza dantzatuko den espazioa erratzaz garbituko duena.

 (gehiago…)

0

Eibarko koko-marruak eskean dantzan (2014). (Argazkia: E. X. Dueñas)

Jendaurrean gure presentzia nabarmentzeko moduetako bat zarata egitea da, eta, zenbat eta indartsuago, askoz hobeto. Zuzenean edo zeharka, etengabe ikusten eta entzuten ditugu lapiko-jotzeak, txistuak eta megafoniak, era askotako helburuekin eginak, jarduera politiko baten aldarritik hasi eta lan-arloko gai baten aldeko manifestaziora arte. (gehiago…)