Artxiboa

0

Egilea: Felix Mugurutza.

Euskal kulturan elikagai sinbolikorik badago, hori ogia da.

Horregatik, hainbat dira haren inguruan dauden herri-sinesmenak, ez arrazoimenarekin ez erlijio-fedearekin zerikusirik ez dutenak, nahiz eta azken hori bere kredora egokitzen saiatu zen.

Horretan lagunduko luke ogia izan zela Kristoren gorputza transubstantziatzeko aukeratutako elikagaia, Eukaristian hitzen bidez kontsakratua. Baina ogia gurtzea lehenagokoa da, Gizateriaren lorpen nagusia izan zelako pertsonek digeritu ezin dituzten zerealak elikagai nagusi bihurtzea, behin ogi bihurtuta. (gehiago…)

0
Garia jotzeko makina. Zeanuri, c. 1960. Argazkia: Eusebio Ozerinjauregi.

Garia jotzeko makina. Zeanuri, c. 1960. Argazkia: Eusebio Ozerinjauregi.

Garia garrantzi handikoa izan da Bizkaian, labore horretatik lortutako irina oinarrizkoa zelako, batez ere ogia egiteko. 1950eko hamarkadan utzi zitzaion garia ereiteari, ogia dendetan erosteko aukera ugaritu zenean.

Garia egitea oinarrizkoa izan da gure baserrietan, baina ez zailtasunik gabea, hemengo klima hezeak gariaren ekoizpenari kalte egiten dio eta. Horregatik, bertoko uztak ez zuenez jendearen beharrizanak betetzeko beste ematen, sarritan kanpotik ekarri behar izaten zuten.

 (gehiago…)