«Fulgencio»; «Constantini»; «Ortuellan (Gipuzkoa) jaioa»; «jatorriz, Algortakoa»; «Otello kantatu zuen»; «Scala-ren pareko antzokia eraiki zuen Bragadon»; «Sevillako Bizargina antzezten, baxua hil zuen ezpataz»; «kantatzeari utzi ezin eta alkandora hertsagarria jarri zioten oholtzan»; «La Gioconda-ko aria kantatu Popocatepelt-en gailurrean eta haize izoztuak eztarria hautsi zion»… Gezurrak eta okerrak, baina argigarriak tenorearen historia zertan bihurtu den ulertzeko: legenda kutsuz, akatsez eta neurrigabekeriez zipriztindutako kontakizun zatikatu batean, alegia. (gehiago…)