Artikulu hau “HORMAK ZARATAKA. ESKU-PILOTA AULESTI, NABARNIZ ETA EREÑOKO BIZIMODU TRADIZIONALEAN” testuan oinarrituta dago. Informazio gehiagorako kontsultatu hurrengo esteka: 9600&AntropologiaCultural26_.indb
Eszena bat: bi pertsona pilota bat eskuarekin jotzen horma baten kontra. Punta-puntako kirolariak dira. Laguntza ugari jaso dituzte zenbait adituren eskutik. Entrenamendua eta elikadura zorrotz zaintzen dituzte, janzkera teknikoa daramate soinean. Jokalari bakoitzak pilota bat baino gehiago aukeratu ditu, enpresa espezializatu batek egindakoen artean. Hiru mila ikusle daude hiriko pabiloi modernoan, telebistak eta beste hedabide batzuek zuzenean ematen dute partida. (gehiago…)