Historialarien arabera, San Roke Montpellierren (Frantzia) jaio zen. Hala ere, data, eta are mendea ere, ezezaguna da oraindik ere: XIII. eta XIV. mendeen artean kokatzen duten hainbat hipotesi daude.
Dena dela, santu honek, dirudienez, izurriak jotako gaixoak sendatzen zituen, hau da, izurri buboniko eta heriotza beltz izenez ere ezagutzen den gaitzaren biktimak, XIV. mendetik aurrera Europan zehar zabaldutakoa. XVI. mendean, Deba, garai hartan harresiz inguratua, bidaiari eta merkatarientzako bidea zen Santiago de Compostelara egiten zuten erromesaldian (“Iparraldeko” ibilbidea deitzen zaiona). Egoera orokor larri horren ondorioz, herriak bere ateak ixtea erabaki zuen, eta horrek eragin zuen herrirako sarbidea Artzabalgo harresiz kanpoko auzotik zehar izatea. (gehiago…)
Garizuma eta haren bukaera, Aste Santua –zorrotzak eta solemneak, zentzu katolikoari dagokionez, eta denbora luzean iraun duten ospakizun-aldiak–, gizartean gertatzen diren aldaketen erakusgarri garbiak dira. Une historiko bakoitzera egokitzeko prozesua etengabea izan da horietan, baina, hala eta guztiz ere, harrigarria da, betiere, jatorri geografikoaren arabera zenbat modu dagoen hura ospatzeko.
Kartsutasuna eta pasioa, biak ala biak agertzen dira ospakizun askotan. Gure lurraldean ere ikusten dira, egutegiko data horietan, pasio bizidunak, prozesioak eta askotariko ekitaldiak: Bilbotik Hondarribira, Tuteratik Balmasedara. (gehiago…)