Artxiboa

0
Txistulariak Bermeoko madalenatan, 2013.

Txistulariak Bermeoko madalenatan, 2013.

Antza denez, historiaurretik katalogatzen da landa-txirulen erabilera, baina Erdi Arotik aurrerakoa da Mendebaldeko Europa osoan (Italia, Frantzia, Espainia, Portugal, Amerika, etab.) garatu eta hedatu zen iraultza musikala: hiru zuloko txirularen eta danbolinaren konbinazio melodikoa, pertsona bakar batek interpretatuta (juglareak eta ministrilak). XVI. mendean, jauregiko dantzak irakatsi ez ezik, nobleziaren torneoak eta ospakizun sozialak ere girotzen zituzten. Ezohiko egoera horretan oinarritu ziren klase herrikoiak eta figura hori bereganatu zuten beren ospakizun erlijioso, zibil, jai, prozesio, erromeria, protokolozko ekitaldi edo animazio ibiltarietan. Harrigarria bada ere, guztientzat “danbolin-jole” (tamborilero) izen orokorra erabiliko dute. XVIII. mende inguruan, musika arloan izan zuten bilakaera eta garapenarekin, bai esparru nobleetan bai plebeioetan, lehia bizia sortuko da musika irakurtzen zekitenen eta ez zekitenen artean (prestigioa eta kontratazioetan eta hobeto ordaindutako eskaintzetan hobeto kokatzea bilatuta).

 (gehiago…)

0

José Arrue. Tarjeta postal. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Memorial literario, instructivo y curioso de la Corte de Madrid izeneko aldizkaria (hilerokoa hasieran eta hamabost egunez behingoa gerora) 1784ko urtarriletik 1790eko abendura bitartean argitaratu zen, Espainiako gobernuak gainerako prentsa nagusi gehiena bezala deuseztatu zuen arte. Horrela, Frantzian gogor zebilen Iraultza Pirinioen hegoaldera hedatzea saihestu nahi zen.

1785eko urrian agertu zen “Una fiesta de toros” kronika; eta, bertan, “hil honetako 3an, 7an, 17an eta 24an Alcaláko Ateko harresiz kanpoko Plazan (1749tik Madrilgo zezen-plaza nagusia, 1874an eraitsi zen arte) egin ziren” zezenketa batzuen berri ematen zen. Idatzi horretan, paragrafo hau irakurri dugu, urriaren 24ko zezenketari buruzkoa (egungo arau akademikoen arabera erregularizatutako ortografiaz):

 (gehiago…)