Artxiboa

0

Zeberioko iturria. Egilea: Izail Perez Junkera.

Artikulu hau Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean Kultura eta Natura Ondarearen Kudeaketako Unibertsitate Masterreko amaierako lanean dago oinarrituta. Lan honen izenburua hauxe izan zen: “Propuesta de documentación, inventariado y puesta en valor de las fuentes y manantiales de Zeberio”. Ikerketa-proposamen honek hiru alderdi nagusi jorratu nahi izan zituen: lehenengoa, dokumentazio zehatza, Zeberioko iturri/iturburuei buruzko informazio historiko, geologiko, geografiko eta kulturala kontuan hartuta. Bigarrena, aurreko ataleko edukietan oinarrituta, datu-base sistematikoa egitea; eta hirugarrena, iturriei merezi duten balioa ematea. Proiektuak ur-baliabide horien kontserbaziorako eta sustapenerako estrategiak bildu nahi izan ditu, lehentasuna euren babesa delarik; eta horrez gainera, beste helburuetako bat ikastetxeetarako material didaktikoa eta bide tematikoak sortzea izan da. (gehiago…)