Labayru Gaur

0

Joan dan otsailaren 28an, Akaitze Kamiruagak “Aratusteak Bizkaian” izeneko hitzaldia emon eban Basauriko Ibaigane Kultur Etxean. Kasu honetan entzuleak IRALEko ikasleak izan ziran, eta bete-bete egin eben aretoa.

Bere hitzaldia Labayru Fundazioak 2013. urtean liburu eta ikus-entzunezko euskarrian argitaratu eban izen bereko lanean oinarritu zan. Ikerketa horretan zehatz aztertu ziran XX. mendean Bizkaian eten barik ospatu diran aratusteak; eta azken hamarkadetan, eragile desbardinei (gehienbat dantza-taldeei) esker berreskuratu edo birsortu diran karnabalak. Besteak beste: Mundakako Atorrak eta Laminak, Markina-Xemeineko karnabal tradizionala, Durangoko Surrandiak, Gernikako Marroak, Lekeitioko estudiantinea eta Trapagaraneko Carrascoliendas.

Herrian herriko adibide zehatzak ikusten hasi aurretik ziklo horri buruzko azalpen orokorrak emon ebazan ikus-entzunezko pasarteak erabilita.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.