Bilboko Elizbarrutiak 75 urte bete dituela-ta, beste jarduera askoren artean, denpora horretan guztian kultur arloan egindakoaren memoria aurkeztu dau. 1950-2025 tarte luzea da, hainbat gauza egiteko. Eta egin egin dira. Memoria horretan dagoz ikastetxeak, artxiboa, museoa, Labayru, liburutegia, irakasleen eskolea… Adar asko hartzen ditu kultureak eta danen barri emoten da txosten horretan.
Aurkezpena egiteko ekitaldia Joseba Segura gotzaina buru dala egin da, eta bertan kultur gaietan zeresana daukien personen arteko berbaldia egin da, oso ikuspegi ezbardinetatik begiratuta. Miguel Zugaza Arte Eder Museoko zuzendaria, Lara Izagirre zinegilea eta Xabi Paya kultur-gestore eta bertsolaria izan dira parte hartzaileak, Idoia Jauregi kazetariak moderatuta. Gaien artean adimen artifizialak ekarritako erronkak, sortzaileen papela gizartean, gizartearen joan-etorri arinak, artearen irakaspena eta abar erabili dabez, berbaldi atsegin-gozoan.
Gizarteko ordezkari asko egon dira, tartean Deustuko Unibertsitateko erretorea, Bilboko alkatea, Kulturako ahalduna, Jaurlaritzako, Eusko Legebiltzarreko ordezkariak, kultur munduko jentea eta Eleizbarrutiko kolaboradoreak.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.