Labayru Gaur

0

Urtarrilaren 24an aurkeztu dogu Igorren, Arratiako Udalen Mankomunitatearen egoitza, Arratiako dantza-koplak izeneko liburua. Bertan parte hartu dabe Miguel Angel Etxebarria Mankomunitateko presidenteak, Jabier Kalzakorta egileak, eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak.

Liburu honetan egileak kopla-bilduma batzuk batu ditu. Banakaren bat lehenago aldizkarietan argitaratuta egon da, baina inoiz argitaratu bakoak be ekarri ditu. Dantza-koplak ahozko literaturako genero bat dira gure herri poesiaren barruan. Arratia genero horretan emonkorra izan da, bai sortzailetan bai kantaritan. Horren erakusle dogu liburu hau, aurretik egin diran beste bilketa batzuen artean.

Koplak, berez, solteak dira, eta alkarren atzean jarrita egiten dabez kopla-kateak. Horrez ganera, doinuaren arabera jakiten da dantzarako diran edo beste egoera baterako, umeei lo eragiteko, kasurako.

Egilea Jabier Kalzakorta da, euskal herri literaturan jakituna eta holako testuak batzen oparoena. Labayru Fundazioak dakarren lan hau egiteko, Arratiako Udalen Mankomunitatearen laguntasuna euki dau, eta asmoa da herri guztiotan zabaltzea liburua.

Irakurri egilearen berbak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.