Labayru Gaur

0
Adolfo Arejita eta Sonia Rodriguez

Azaroaren 27an, Arrigorriagako udaletxean aurkeztu dogu ‘Zuztarretatik oinez’ egitasmoaren barruan, herri horretarako egin dogun bideoa.

“Herriko plazea-Larrasko-Goikuri-Abrisketa” auzoetatik doan ibilbidean, hainbat bazter aurkituko doguz. Joan ahala, ganera, lekuon izenei buruz, jarduera eta bizimoduari buruz, jakingarri guztiz interesgarriak erakusten dira.

Aurkezpenean, Sonia Rodriguez Euskerako zinegotziak emon eban egitasmoaren barri, eta baita iragarri be, honen harira herrian beste jarduera batzuk egiteko ustea daukela: ibilaldiak antolatu, bideoa sarean jarri…

Ostean, Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak bideoan agertzen diran hainbat toponimo eta leku-izen gogora ekarri zituan, hizkuntza aldetik dauken karga eta balioagaitik.

Amaitzeko, bideoa ikusi eben hara hurreratutako guztiek.

Hona Adolfo Arejitaren berbak:  2015-11-27_Arrigorriagako bideoa_aurkezpena.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.