Labayru Gaur

0

Agricultura en Vasconia izenburuagaz argitaratu barri da “Atlas Etnográfico de Vasconia” proiektuko azkenengo alea. Urten barri dala, Durangoko Azokan egon da salgai.

Lan ederra da, aurreko guztien moduan. Lurraldetik lurraldera nekazaritza-paisaia asko aldatzen da, eta horregaz batera lurrean lantzeko gaiak. Liburuan hainbat gai lantzen dira: lur motak; uztak; ereitea (zer, noiz, zelan) eta lantzea, batzea; bedarra; linoa; fruta-arbolak; olibondoa eta mahatsondoa; origoa, ardaua, txakolina eta sagardaoa egitea; tresnak eta erremintak; neurriak; esku-beharra eta indarra; gurdia; mekanizazinoa; salmenta eta jabetza; siniskerak eta erritoak.

Bizimodua urte gitxian asko aldatu dala esaten dogu sarri; baina, ezertan aldatu bada honetan aldatu da. Mekanizazinoa, lantegietarako joerea, baserriak eta lurrak banatzea… hainbeste eragile dagoz. Ha ta guzti be, ez dago dudarik gure nortasunaren eta izakeraren mapa dala lurra eta lurra lantzeko modua.

Orain zabaltzen hasiko dan lanari buruz, alkarrizketa egin deutsie Ander Manterola zuzendariari. Hona aurrerapen moduan:

Ander Manterolari alkarrizketa.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *