Labayru Gaur

0

Aurten be Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiak eratu ditu, urrirako programa zabala antolatuta. Aurtengo gaia “Ondarea, emakumeen emaria” jarri dabe, ondarearen transmisinoan eta ondarea jagoten andrazkoen balioa goratuteko helburuagaz.

Bizkaiko herri gehienetan egongo dira era bateko edo besteko ekitaldiak jardunaldion barruan. Labayru Fundazioak Derion Jabier Kalzakortaren hitzaldia programau dau urriaren 17an, “Emakumeak euskal baladetan” gaiari buruz. 18an, Busturian, herriko barri-emoileen informazinoagaz egindako bideoa aurkeztuko da. Beste horrenbeste 25ean Zamudion eta 26an Bedian. Horrez ganera, 25ean Galdakaon mahai-ingurua egingo da herriko andrak parte hartuta.

Andrak eta gizonak, danak dira ondarearen protagonista, baina emoten dau andren alderdia ezkutuan geratu izan dala. Andrazkoen kontuak ez dira nahikoa agiriratu, eta hutsune hori betetea da jardunaldion helburua.

Alde batetik, andrazkoei jagokezan ezaugarri berezkoak hartuko dira kontuan: bizitzako zikloa, etxeko betekizunak, familiaren ardatza… eta bestetik, etxetik kanpora beteten dituan zereginak: lanbide bereziak (joskileak, parterak…), gizarteko parte hartzea…

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.