Labayru Gaur

0

Joan dan urriaren 11n, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Axpeko Andra Mari izeneko 30 minutuko dokumentala aurkeztu genduan eleizan bertan. Izan bere, jardunaldietako aurtengo gaia ondare arkitektonikoa da.

Ekitaldi bikotxa izan zan. Lehenengo eta behin Akaitze Kamiruagak, Labayru Fundazioak egindako ikus-entzunezkoa aurkeztu eban eta hara bertaratutako guztiek zuzenean ikusteko aukera izan eben.

Horren ostean, Juan Manuel Cembellínek eta Raquel Cillak, Bizkaiko Eleiz Museoaren zuzendariak eta bilduma-arduradunak, hitzaldia eta bisita gidatua egin eben. Dokumentalean ondare arkitektonikoaren arlo desbardinetako adituak alkarrizketatu doguz: Alberto Santana, Juan Manuel Cembellín, Raquel Cilla, Joseba Agirreazkuenaga eta Joxe Benantzi Bilbao. Herriko lekukoen
ordezkaria, oingoan, Eusebi Zugazagoitia izan da.

Urtero lez, jardunaldietan parte hartzen dabenek itzel erantzun dabe eta hainbat persona batu ziran Axpeko Andra Marin.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.