Labayru Gaur

0
Bakioko Udalak, Aranzadi alkarteagaz batera, herriko memoria historikoa osotzeko liburua argitaratu dau: Bakio 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. Egilea gure artean daukagun Zuriñe Goitia izan da, eta itzulpena be Labayruk egin dau.
Herriko hainbat laguni grabazinoak eginaz batu da informazinoa, herritarren bizipenen bitartez osotu da materiala.

Liburuak 1931tik 1945era artean Bakion gertatutakoaren analisi sakon eta objektiboa egiten dau eta lau kapitulu edo atal nagusi ditu. Lehenengokoan, Bigarren Errepublika garaiko bizimodua zelangoa zan kontetan da, bai kontextu politikoa eta baita sozio-kulturala. Bigarrenean, Gerra Zibila hasi zanetik Bakio jausi arteko tartea azalduten da; hau da, guduaren alde belikoa.  Hirugarren kapitulua, frankismoaren lehenengo aldiari buruzkoa da, herritar errepresaliatuen datu biografikoak batzen dirala. Eta laugarren atalean, gerrea bizi izan ebenen edo euron senideen testigantzak agertzen dira.
Herri txikerra dan arren, Sollube eta Jata mendiak ondoan egokeran, militarki garrantzia handikoa zan. Frankistentzat mendion defensak menpean eukitea kostaldetik Bilbora sartu ahal izateko modua zan. Gerra Zibileko gertakizunak mingarriak eta garrantzitsuak izan ziran XX. mendeko herritarrentzako. Lan honen bitartez, bakiotarren bizipenak ezagutu, herriko kaltetuak omendu eta herriaren memoria duintasunez berrezkuratu gura izan da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.