Labayru Gaur

0

Labayruko estanean liburuak sinatzen egon da Pedro Mari Goikoetxea. Berak egindakoa da gure nobedadeetariko bat, Oscar Elgezabal, bizipenak eta pasadizuak, eta erostera hurreratu diranei liburua sinatzeko prest agertu da.

Liburuak Oscar Elgezabalen biografia kontatzen dau, bai txirrindulari moduan kirolean egindakoak, bai bizitzan zehar beste hainbat arlotan egindakoak.

Liburu ederra da, argazkiz ondo hornidua, edozeinek leiduteko atsegina. Eta Durangoko Azokara hilaren 7an joan diranak, egileak sinatuta eroateko aukerea euki dabe.

0

Aurreko baten iragarri genduan Botaba! lehiaketako irabazleak nortzuk izan diran eta bideoen barri be emon genduan. Orain, Durangoko Azoka bitarteko dala, sari-banaketa egin dogu. Lau sari banatu dira: aste bakotxeko bana, hiru guztira, eta sari nagusia. (gehiago…)

0

Aurten be Durangoko Azokan egongo gara, lehenagoko argitalpenakaz batera, atera barriak be erakusten.

Aurten Azokarako argitaratutako liburuetan eskaintza ugaria daukagu:

  • Atlas Etnográfico de Vasconia programan Agricultura en Vasconia izeneko alea atera barri da. Nekazaritzak gure gizartean leku handia hartu dau jentearen bizitzan. Era askotako generoak landu izan dira, bilakaera handia egin da tresna eta bitartekoetan, eta bizimoduan itzelezko eragina euki dau eta dauka. Hori dana agirian dago lan honetan.
  • Oscar Elgezabal, bizipenak eta pasadizuak txirrindulari honen biografia da, Pedro Mari Goikoetxea kazetariak idatzia.
  • Arratiako dantza-koplak liburuan, Jabier Kalzakortak Arratian batutako kopladi batzuk batu ditu, batzuk ezagunak han-hor-hemen argitaratuak, eta beste batzuk ineditoak.
  • Gorka Merceroren Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: Modernitatearen krisitik Postidentitatearen promesera liburua, literaturako ikerketa da, azken urteetako narratibari buruz.
0

Abenduaren 2an, Euskerearen Egunaren bezperan, Arratzun urtean zehar egindako beharra aurkeztu dogu. Aurten herriko bost barri-emoileri grabazinoak egin deutseguz herriko bizimoduari buruz. Hortik aukeratutako 50 bideo-txatal argitaratu dira herriondarea.eus webgunean, eta aldi berean, herrian aurkeztu da lan horren emaitza.

Bost persona horreek kontalari itzelak suertau jakuz, herriko eta euren bizitzako hainbat kontu bizi-bizi azaldu deuskuez, euskera ugari-aberatsa erabiliz. Emaitza zoragarria da, eta interesgarria guztiz atzetik datozan belaunaldientzat.

Ekitaldian bideo-txatalakaz egindako dokumentala erakutsi zan, eta Udalak barri-emoile guztiei oroigarria emon eutsien.

Udaleko Izaskun Urkiagagaz batera Labayruko ordezkariak egon ziran, Adolfo Arejita eta Igone Etxebarria.

Ikusi bideoa.

0

Abenduaren 1ean hitzaldia egin dau Jabier Kalzakortak Foru Liburutegian Olentzerori buruz. ‘Literatur topaketak’ programaren barruan, Olentzero euskal kantutegian zelan agertzen dan azaldu dau Jabierrek.

Laster dira Gabonak eta herri guztietan urtengo dira taldeak kantuan Olentzerori opariak eskatzeko. Inguru batzutan ohitura hori nahiko barria da, baina tradizinoa aspaldikoagoa da. Euskal kantutegian horren adibide eta argibide asko dagoz, eta hori azaldu dau Jabier Kalzakortak hitzaldian.

‘Literatur topaketak’ programako hitzaldi guztiak liburu baten argitaratu dira, eta hor da Kalzakortak abenduan emondakoaren testu idatzia be.

0
Dani Aurrekoetxea, Aitor Goldaraz, Pedro Arruti, Pedro Mari Goikoetxea, Oscar Elgezabal, Adolfo Arejita.

Abenduaren 1ean aurkeztu da Muxikan, Pedro Mari Goikoetxeak idatzitako liburua, Oscar Elgezabalen biografiaz. Oscar Elgezabal aurreko belaunaldiko txirrindularia izan da; baina ez hori bakarrik, enpresa-gizona, futbol bultzatzailea, nagusien alkartearen arduraduna… (gehiago…)

0

Azkoitiko The Kilkers taldeak irabazi dau Labayru Fundazioak eta Gaztea Irratiak alkarlanean antolatu dogun Euskal Esamoldeen Erronka. Guztira bost bideo aurkeztu dabez azkoitiarrek, eta Baldatxora bialdu eta joko haut palakin esamoldeak erabilita egindakoa izan da lehiaketako bideo irabazlea. Europako hiriburu batera joateko lau lagunentzako bidaia irabazi dabe, El Corte Inglés-en eskutik. Saria abenduaren 6an hartuko dabe, arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Azokako Areto Nagusian egingo dogun sari-banaketa ekitaldian.

 (gehiago…)

0
Adolfo Arejita, Luciano Martínez, Garazi Otxagabia, Lourdes Otaegi

Zornotzako udaletxean, azaroaren 30ean aurkeztu dira urte birik behin egiten dan Aita Santi Onaindia bekako emaitza barriak. (gehiago…)

0
2017ko Lauaxeta Sariak

Bizkaiko Foru aldundiak Euskeraren Egunean emoten dituan Lauaxeta sarietan, aurten, poesiakoa Amaia Iturbideri emon deutso, Dorrearen eta penduluaren arteko ituna poesia-lana kontuan hartuta.

Amaiak ibilbide luzea daroa bai poesia bai prosa idazten, baita gure artean be; izan be, Idatz & Mintz aldizkarian behin eta barriz parte hartu izan dau, sorkuntza lanak argitaratzen.

Zorionak Amaia!

0
Joseba K. Perez de Heredia, José Ángel Chasco, Estibaliz Alkorta, Roberto González de Viñaspre.

Azaroaren 22an Gasteizko Artium Museoko aretoan aurkeztu dabe Sierra de Toloño, nexo de la montaña y La Rioja Alavesa. Egilea José Ángel Chasco da, Etniker-Álava taldeko kidea; eta lana Euskaltzaindiak argitaratu dau. (gehiago…)