Labayru Gaur

0

Urte amaierara helduta, urteroko moduan, Labayru Fundazioko behargin guztiok batzarra egin dogu 2025ak emon dauena aztertzeko eta hurrengo urterako aurreikuspenaren barri emoteko. Urte betea eta mamintsua izan da aurtengoa be, hainbat egitasmo eta lan egindakoa. Esparru bakotxean egindako ohiko lanak ez eze, urteko bereziak be aitatu genduzan, danon artean partekatzeko. Eta datorren urtera begira honezkero berbatuta eta lotuta daukaguzanak aurkeztu genduzan.

Horrez ganera, diru gorabeheren barri be emon genduan, urtea zelan zarratuko dogun oraingo aurreikuspenen arabera, eta datorren urterako zer daukagun gogoan.

Guretzat, ganera, 2025 eta 2026 urte bereziak dira, hurrengo urtean 50 urte beteko ditualako erakundeak. Hori dala-ta, Labayru etorkizunean kokatzeko egiten gabilzan gogoetaren barri partekatu genduan, 2027tik aurrera landuko doguzan egitasmoak pentsetan gabizalako. Helburua da danon artean bide estrategikoak zehaztu eta etorkizuneko erronkei modu bateratuan erantzutea.

Talde sendo eta konprometidu baten indarragaz, ilusinoz eta ikuspegi argiz ekingo deutsagu etorkizunari.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.