‘Ikastolak loran mila koloretan’ izeneko egitasmoa, orain dala urte batzuk egin genduan, diktadura osteko lehenengo ikastolen sorreraren barri azaltzeko. Liburua eta dokumentala egin genduzan orduan, Bilboko Udalaren laguntzaz. Orain Primeran plataforman egongo da ikusgai.
Euskera irakaskuntzan sartzeko lehenengo pausoak Bilbon 1957an emon ziran. Umeentzako lehenengo eskola Euskal Katekesi modura sortu zan San Nikolas eleizako lokaletan. Baina salaketa batek eraginda, itxi egin eben. Gurasoek, halanda be, etsi ez eta Iralabarriko frantziskotarren komentuan jarraitu eben, baina hori be zarratu egin eben. Hurrengo urteetan etxe partikularretara joaten ziran andereñoak irakastera, harik eta 1966an Resurrección Mª Azkue ikastola sortu arte Elkano kalea 6an. Hori be txiki geratu zanez, azkenean Bilbotik kanpo Lauro ikastola egitea erabagi eben. Bitartean auzoetan beste ikastola batzuk sortzen hasi ziran: Deustun, Santutxun, Begoñazpin, San Adrianen, Artxandapen eta Abusun.
Orduko gurasoen eta andereñoen ekina eta konpromisoa goratu nahi izan da lan honetan. Gorabeherak gorabehera beti aurrera egiteko adorea izan ebelako, euskeraren eta herriaren alde. Hemen Bilboko kasua erakusten bada be, Bizkaian hainbat herritan egin ziran antzeko pausoak sasoi berean.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.