Labayru Gaur

0

Egunotan Aitziber Castillo etorri jaku, aitaren ondasunak ekarten: Olabeagako Txindor dantza taldearen argazkiak eta dokumentuak.

Ramon Castillo Txindor taldearen arimetako bat izan zan eta etxean euki ditu hainbat papel eta argazki. Horreek danak ez daitezan galdu, Aitziberrek Labayruko dokumentazino-zentrora ekarri ditu. Igaz Bilboko dantza taldeen katalogoa egin genduan, diktadura sasoia mugatzat ipinita. Txindor horreetako talde bat da, eta ganera, orduan ez genduan argazkirik euki taldea irudikatzeko.

Lan hori argitaratu eta ostean, aurreko baten Dindirri taldeko argazkiak ekarri euskuzan dantzari baten alabeak, eta orain beste pilo hau. Ondo etorriak danak be, guk gordeteko.

Argazkien artean, dantza erakustaldiak dagoz, baita eskursinoetakoak eta mendira egindako urteeretakoak be. Dokumentazioan, ostera, agintariei dantzan egiteko baimen-eskariak aurkitu ditugu, eta euron erantzuna, beti gehituz banderaren dantza egitekotan bandera nazionala erabili behar dabela. Urteera baten Ramoneri jarritako multea be dago, 25.000 pezetakoa 1968an. Dirua zan orduan gero!

Mila esker Aitziberreri eta ahizteari, aitaren oroigarriok ondo gordeta egon daitezan hartutako ardureagaitik. Guk, Labayrun, dokumentu guztiok digitalizau eta katalogau egingo ditugu, ahal dan neurrian personak, lekuak eta datak identifikauta. Baten batek bihar etzian dantza talde horren edo Olabeagaren ganean azterlanen bat egin gura izan ezkero, hor izango ditu dokumentuok eskura.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.