Labayru Gaur

0

Bilbozarra euskaltegiak urtero antolatzen dauen irakurketa jarraikoan aurten Bizenta Mogelen Ipuin onak liburuko alegiak irakurri ditue biztaitar askoren artean. Arriaga antzokian izan da zita, betiko moduan, eta zatiz zati, atalez atal, ahots askoren artean osotu da liburuko testua.

Labayruk be parte hartu dau bertan. Igone Etxebarria, Marivi Ugarteburu eta Galder Urzaa goizetik izan dira bertan testu zati bana leiduten.

Bizenta Mogel (Azkoitia 1782-Abando 1854) euskeraz idatzi dauen lehenengo andrea da, ezaguna behintzat. Juan Antonio Mogel osabeagaz bizi izan zan, eta horri esker ikasi eban eta zaletu zan irakurten eta idazten. Ipuin onak alegiak dira, animalien arteko gertaeren bitartez personen jokabideen barri emoten dabenak. Beti amaitzen dira irakaspena agirian emonda.

Jarduera horregaz, euskal literatura agirira aterateaz ganera, euskalzaleak batu eta euskera ikasten dabizanak hizkuntzara hurreratu gura dira. Irakurketa eten bakoa urtero egiten da, honezkero hamazortzigarren edizinoa dala.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.