Labayru Fundazioak Labayru Gramatika argitaratu dau bizkaierari buruz. Urteetako ikerketa eta lanaren emaitza da orain sarean aurkezten dana edonorentzat eskuragarri. Bertan, bizkaieraren ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batzen dira, bizkaiera hobeto ezagutu eta erabili ahal izateko, prestigioa emoteaz gainera.
Gramatikako edukiok era askotakoak dira, tartean, deklinabidea, aditza, graduatzaileak, postposizioak, perpaus motak… Lehendik be badagoz beste gramatika batzuk, baina norentzat da lagungarria Labayruren gramatika?
Berez euskera darabilen edo euskeraz idatzi gura dauen edonorentzat. Bizkaitarrok batzuetan zalantza daukagu: hau batuaz ondo esanda dago? Eta bizkaieraz idatzi gura badot zelan dago hobeto? Bizkaieraz jarduteko orduan sortu leitekezan zalantzak argitzeko tokia da gramatika hau. Era berean, bizkaieraz desbardinak diran egituretan, bizkaieraren eta batuaren arteko aldeak zeintzuk diran azaldu da.
Lan honen asmoa testua sortzeko eredu eta baliabideak eskaintzea izan da, idatzizko iturririk esanguratsuenak eta gaur egungo hiztun jatorrek darabilezan egiturak kontuan hartuta. Idatzizko iturriei besteko lekua emon jako ahozkoari.
Gramatika honek mendebaldeko euskera edo bizkaiera estandarra deritzoguna finkatzen dau, beti be euskera batuagaz lokarriak ugariagoak eta estuagoak izan daitezan.
Gramatikako kontzeptuen deskribapen edo azalpenakaz batera, adibideak jarri dira beti, egitura bakotxa bere erabilera-testuinguruan kokatzeko. Gainera artikulu bakotxean oharrak, proposamenak, galderak… egiteko aukera dago.
Hasierako orrian azalpen edo ohar labur batzuk dagoz, barruan dagoanaren aurrerapen moduan. Gehienetan zalantza eragiten daben gaiak dira. Halakoak aldian-aldian argitaratuko dira, eta bertan ugaritu.
Lan honen oinarria aspaldian liburu moduan argitaratutako Euskeraren Jarraibide Liburua: Lehenengo pausuak (2001) eta Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburua: Bigarren pausuak (2005) dira. Harrezkero lanean jarraitu izan dogu, eta orduko edukiak ugarituta dagoz.
Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egin da.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.