Labayru Gaur

0

Ekainean Botabaren ekimen barriari emon geuntsan hasierea Euskal Esamoldeen Unibertsoan bete-betean murgiltzeko. Ordutik hona, hainbat jolas, proba eta erronka bideratu doguz erregistro kolokialean darabilguzan esamoldeak modu ludiko eta dibertigarri baten lantzeko.

Astean-astean proba diferenteak proposatzen doguz irudien, gifen, hieroglifikoen, asmakizunen eta antzeko ariketen bitartez esamoldeen erabilerak erakusteko. Eta hile amaieran, sari ederrak zozkatzen doguz asteko esamoldeari lotutako erronken bidez. Hïka Basque Brand markako kamisetea eta Borobilaren Ertzetik-ek ekimenerako berenberegi diseinautako telazko boltsea izan dira banandu doguzan lehenengoak.

Labayru Hiztegi Fraseologikoan baturik dagozan esamoldeak ezeze, hango eta hemengo esakuneak be zabaltzeko helburuaz, lekuan lekuko arpegi ezagunakana jo dogu, eta honezkero, bat baino gehiago batu jakuz ekimenera: Alex Sardui, Izaskun Moyano, Ainhoa Etxebarria, Pello Bilbao, Julian Jantzi eta Itziar Atienza, besteak beste. Bideo laburretan lagunartean darabilezan esamoldeen barri emoten deuskue, erabilera-kontestuen inguruko beharrezko azalpenak emonda.

Ekimenaren lehenengo faseari amaierea emoteko, barriz, Dj. Bull eta Zuriñe Hidalgoren parte-hartzea euki dogu. Uda sasoiari lotutako pepe eginda bizi eta Hi bizi haiz hi alper-alperrik! esamoldeak lantzeagaz batera, argazki-lehiaketa bat ipini dogu martxan lehenengoan oinarrituta. Hau da, pepe eginda bizi esamoldea argazki original baten irudikatzea eskatzen jake parte-hartzaileei.

Lehiaketea garagarrilaren 22an hasi zan eta parte hartu gura dauenak gaur gauera arteko epea dauka argazkiak Instagramera igoteko. Lehiaketan parte hartzen daben argazki guztien artean Botaba lantaldeak izentauko dau irabazlea eta harentzat izango da bat-bateko argazkien Polaroid kamarea. Irabazlea bihar iragarriko dogu @botabaunibertsoa kontuan.

Parte hartzea erraza da!

  1. PEPE EGINDA BIZI esamoldea irudikatzen dauen argazkia igo Instagramera.
  2. Argazkian PEPE EGINDA BIZI esamoldea erakutsi.
  3. @botabaunibertsoa etiketatu.
  4. @botabaunibertsoa kontua jarraitu.

Sartu Euskal Esamoldeen Unibertsoan eta esamolde piloa eskuratu ezeze, sari apartak irabazteko erea be eukiko dozu!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.