Labayru Gaur

0

Urrian sartu gara dagoeneko, beraz, lehiaketaren “beroketa-fasean” murgildu gara bete-betean. Tarte honetan, jolasean ondo pasatzeaz gain, Botaban nola parte hartu behar den ikasiko dute lehiakideek. Erronkak, asmakizunak, zozketak eta hainbat sorpresa izango ditugu Instagrameko Botabaren kontuan (@botabaerronka).

Horrela, astean-astean ariketa desberdinak proposatuko dira: abestien, hieroglifikoen, irudien… bitartez esamoldeak ezagutu eta horien erabilera zein den ikasiko dute parte-hartzaileek, lehiaketarako trebatzen joateko.

Ariketa batzuek saria izango dute eta zozketak egingo dira parte hartzen dutenen artean. Sari horiek ere ez dira edonolakoak izango: Bilbao BBK Live eta Donostia Festibalerako sarrerak Last Tourren eskutik, Mr. Euskaldunen produktu pertsonalizatuak…

Lehiaketa

Behin “beroketa-fasea” amaituta, lehiaketaren txanda izango da azaroan, hilaren 4tik 25era hain zuzen ere. Orduan ere, sari potoloak izango ditugu: alde batetik, sari nagusia, lau lagunentzako Interraileko txartelak, hilabete osoz Europan barrena nahi adina bidaiatzeko; eta bestetik, esamolde originalenaren saria, lau lagunentzako abentura-esperientzia bat, Leaktibairen eskutik.

Gogoratu Instagramen egingo dela lehiaketa, baina Twitter eta Youtube kontuetan ere egin daitekeela beronen jarraipena. Gainera, www.botaba.eus webgunean ere Euskal Esamoldeen Erronkaren nondik norakoak eta informazio eguneratua kontsulta daitezke.

Animatu eta parte hartu!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.