Labayru Gaur

0

Apirilaren 13an, Altamirako Kultur Etxean, Busturi ipuinetakoa dirudi izeneko bideoa aurkeztu zan. Ikusentzunezko honetan Busturian XIX. mendean, gitxi gorabehera hogei urtez (1842-1862) martxan egon zan zeramika fabrikeari buruzkoak azaltzen dira: testuinguru historiko-ekonomikoa, fabrikearen sortzaileak, ekoizten ebezan produktuen ezaugarriak, eta Busturiko zeramikak Uzelai pintoreagaz izan eban loturea, besteak beste.

Gai hau aztertzeko hainbat aditu izan ditugu lagun: Javier González de Durana eta Cosme de Barañano artean doktoreak; Marian Alvarez, Bilboko Euskal Museoko teknikaria; eta Amaia Apraiz eta Ainara Martínez Matía, Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko kideak.

Bideoaren aurkezpenagaz batera, Busturiko Udalak Euskal Museoaren laguntzagaz, zeramika erakusketea antolatu dau eta apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai Altamirako Kultur Etxean.

Lan honi esker, busturiarrek ahaztuta euki daben herriko eta Bizkaiko ondare berezia berreskuratzeko aukera izan dabe; zoritxarrez fabrika eta bajila honen gomuta ia guztiz galduta egon da eta.

Ekitaldira herriko jente ugari parajetu zan, aretoa bete-bete egin arte. Bertan egon ziran Udalaren izenean Idoia Etxebarria, Iñaki Inzunza eta Naiara Ruiz zinegotziak; Javier Gonzalez de Durana aditua, eta Labayrutik Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *