Kategoria: Barriak

0

Labayruko Euskal Biblioteka erakundearen sorrerako hiru hanketako bat da, hizkuntzaren irakaskuntza eta etnografiaren ikerketeagaz batera, eta eurontzako osagarri. Honezkero biblioteka baino gehiago dokumentazino-zentro bat da, liburuak ez eze beste era askotako dokumentuak be gordeten ditualako.

 (gehiago…)

0

Fair Saturday Fundazinoak, sariak banatzeko ekitaldiaren ostean, foroa eratu dau irailaren 26an eta 27an BBK Fundazinoagaz batera. Foro horren helburua adibide eta kasu esanguratsuak ekartea da, kulturaren bitartez gizartea eraldatu daitekeela erakusteko. (gehiago…)

0

Fair Saturday sarien artean, aurten Labayru saritu dau izen bereko fundazinoak. Seigarren urtea da sariok banatzen dabezana, gizarte justuago, garatuago eta hobeagoa egiteko kulturearen bitartez inpaktua lortu daben norbanakoen, alkarteen eta erakundeen lana aitortzeko. (gehiago…)

0

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero koordinetan dituan Ondarearen Europako jardunaldiak aurkeztu ditu irailaren 18an. Urrian zehar, hilebeteko programa bete-betea egongo da, ondareagaz eta kultureagaz lotuta. Bizkaiko hainbat udal, alkarte eta erakunde batu dira programara. Sarean konsultau daiteke noiz zer dagoan, gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira eta: bideoak, bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, antzezpenak, agerraldiak…

 (gehiago…)