Durangoko Azoka topaleku ezinbestekoa dogu euskal kulturaren inguruan gabilzanontzat. Labayru huts egin barik egon izan da bertan bere argitalpenak eta barriak erakusten, guretzat erakuslehio garrantzitsua dalako.
Aurten be han izango gara. Nobedade moduan, gainera, aurten Irudienean Emakumeak herri kiroletan: geu ere bagara nor dokumentala erakutsiko da abenduaren 8an, arrastiko 4:00retan. Orain arte liburuak eta aldizkariak eroan izan ditugu nobedadetzat Azokara, baina aurten dokumentalaren estreinaldia eskainiko dogu, Zugaza zinema-aretoan. Bertan izango dira dokumentalaren protagonistetako batzuk be. (gehiago…)
Jose Mari Rementeria zanak dotrinen ganeko ikerketa handia eta zabala egin eban, euskeraz argitaratutako liburu guztien erregistroak jasota. Lan bibliografiko horren bigarren emaitza argitaratu barri dogu: Euskerazko dotrinak. Kristau katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II. Kontziliora (1545-1962). II. Gipuzkeraz izenekoa. Liburu horretan gipuzkeraz argitaratutako dotrina guztien barri emoten da, baita edizino ezbardinak euki dabezanenak be. (gehiago…)