Joan dan urriaren 11n, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Axpeko Andra Mari izeneko 30 minutuko dokumentala aurkeztu genduan eleizan bertan. Izan bere, jardunaldietako aurtengo gaia ondare arkitektonikoa da.
Ekitaldi bikotxa izan zan. Lehenengo eta behin Akaitze Kamiruagak, Labayru Fundazioak egindako ikus-entzunezkoa aurkeztu eban eta hara bertaratutako guztiek zuzenean ikusteko aukera izan eben. (gehiago…)
Aurten AEK-k Sopelan egiten dauen Esaera Zaharren Txapelketaren 30. urteurrena dala-ta egitarau berezia antolatu dabe. Txapelketa bera apirilaren 5ean egin zan eta 140 pertsonak parte hartu eben jai giroan egun osoko ekitaldian. Akaitze Kamiruaga eta Iñaki Gilisasti finalean epaimahaiko izan ziran. (gehiago…)
Joan dan apirilaren 11n, Bilbon Euskaltzaindiaren egoitzan egin zan aurkezpenean, ondarea.berriatua.eus weborria aurkeztu zan. Bertan izan ziran herriko alkatea, Joseba Goienola, Goikolau Elkarteko lehendakaria, Iñigo Manzisidor eta Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Saileko ahalduna.
Urteko Batzar Nagusia egin dabe Labayru Fundazioaren laguntzaileek atzo, apirilaren 7an, BBK Aretoan Bilbon. Laguntzaile eta lagunak, guztira 120 lagun batu ginan. Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia, Bilboko udala eta Bizkaiko hainbat udaletako ordezkariak batu dira. Baita be BBKtik, enpresa publikoetatik, Elizbarrutiko kultur erakundeetatik. Horrez ganera, bezero, hornitzaile eta inguruko lagun eta jarraitzaileak hainbat batu dira. (gehiago…)