Kategoria: Ekitaldiak

0

Euskerearen Eguna ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Sariak emoten ditu urtero euskerearen alde nabarmendu diran personak eta erakundeak omentzeko. Aurtengo Ohorezko saria Labayru Fundazioarentzat izan da, bere ibilbide osoan zehar euskereari eta euskal kultureari egindako ekarpenagaitik. Bizkaiko kultur arloan erakunde erreferentea dalako aukeratu dau epaimahaiak saridun Labayru.

 (gehiago…)

0

Azaroaren 26an, Thinking Football Film Festivalaren barruan aurkeztu da Hamaika andra zurigorri dokumentala, BBK Gelan, Bilbon. Labayrutik Akaitze Kamiruagak, lanaren zuzendariak, aurkeztu eban, gure ondareko egitasmoen artean azken aldian andren lanbideak eta ekarpena agirira ekarteko kontestuaren barruan.

 (gehiago…)

0

Ahozko transmisinoa izan da kultura guztietan izaera eta ohiturak belaunaldiz belaunaldi igaroteko bidea. Kasu honetan be, ipuinak eta kontakizunak erabili doguz kulturen arteko trukea egiteko. Beti be, euskera beste hizkuntzetako hiztunentzako zubi izanda.

Hementxe ipuin bakotxaren laburpentxoa.

 (gehiago…)

0

Munduenea, Munduko ipuinen etxea II 6-10 urteko umeentzako ipuin-bilduma da eta bere helburu nagusia beste kulturek eta hizkuntza-aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da. (gehiago…)