Kategoria: Erreportaiak

0

Bart hil da Gurutzi Arregi Azpeitia. Agur egin ezinik joan jaku lagun artetik.

Gurean sakon erroturik geratuko da haren irribarre zabala, haren zintzotasun garbia, haren ekin bizia.

Gurutzi Arregi Lemoan jaio zan (1936), baina gerra zibila amaitu orduan, familia Durangora joan zan eta ordutik han bizi izan da, herriagaz lotuta.

Lehenengo ikasketak San Vicente Paúl eskolan egin ebazan, eta gero idazkaritza eta kontabilidadea Santa Susanan ikasi zituan. Durangoko zenbait enpresatan zuzendariaren idazkari moduan jardun eban. (gehiago…)

0

Argazkiak eta irudiak onak dira gure ibilbidea zelangoa izan dan gogoratzeko. Artxibotik ateratako honeekaz irudikatuko dogu zeozelan zer izan garan eta nora heldu garan.

0

Onda Vasca irrati-kateak lehiaketa bat egin dau, pista batzuk emonda ‘Peru Abarka’ idazlana asmatzeko. Emaitzaren barri azaltzeko, Jabier Kaltzakorta aditua alkarrizketatu dabe. Jabierrek bai Peru Abarkaz bai Juan Antonio Mogelez jakingarri interesgarriak azaldu ditu.

0

Apirilaren 10ean, Mikel Zarate hil zala 40 urte bete ziran. Urteurren seinaladu horren atxakian, ospakizun-ekitaldia egin zan bere jaioterrian, Lezaman. Kultur Aretora parajetu ziran Mikelen ikaskideak, ikasleak, familiartekoak, lagunak eta herritar ugari, aretoa topera bete arte. Euren artean Iñigo Urkullu Lehendakaria (Mikelen ikaslea izandakoa) eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntz Politikako Sailburua aitatu geinkez. (gehiago…)