Kategoria: Etnografia

0

Urrian egiten dira Aldundiak koordinautako Ondarearen Europako Jardunaldiak. Programa horren barruan, Labayruk udaletarako egindako lanak aurkeztu izan dira.

Alde batetik, Busturian ikusentzunezko bat aurkeztu zan ume-jokoei buruz, Ostu-ostuka eta txopinka. Herriko liburutegian hainbat jente batu zan ekitaldirako, bai bideoa egiten lagundu daben barri-emoileak, bai bestelako herritarrak. Izan be, olgetako moduak aldatzen doaz belaunaldirik belaunaldi, eta horren barri emoten da bideoan. (gehiago…)

0

Domusantu egunerako gaur egun herri guztietan ospatzen da era batera edo bestera Arimen gaua, kalabaza, aramu eta osagarri guztiakaz. Jai horrek munduan zehar beste adierazpide batzuk be baditu kulturaren arabera, eta gaur egun gure artean be halan ospatzen dabez batzuek. Mexiko eta inguruko herrialdeetatik gure artera etorritako askok el día de los muertos jaia ospatzen dabe. Halan jaso dogu Bilbon, aurten lantzen gabilzan Mundubete jai egitasmoaren barruan. (gehiago…)

0

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Bizkargi ondare immaterialtzat erakusteko ikusentzunezkoa prestau dau Labayru Fundazioak. Urriaren 26an izango da emanaldia Zornotza Aretoan, iluntzeko 8retan, eta ostean mahai-ingurua egingo da lekuko izandako batzuen artean.

‘Bizkargi zer da zuretzat’ galderea eginda, Santa Kurtzetan ospatzen dan jaia kontuan hartuta, era askotako erantzunak hartu doguz, bakotxak bere esperientziaren arabera: artoak ereiteko eguna, erromeria-eguna, memoria eta aldarrikapenerako eguna, dagoan eta jairik onena… (gehiago…)

0

Zamudioko baserrien ganeko monografia aurkeztuko da urriaren 21ean, Zamudiotorren, 11:00etatik aurrera. Ekitaldi hori Ondarearen Europako Jardunaldien barruan sartzen da. Labayru Fundazioak Zamudioko baserrien ganeko ikerketa egin dau, artxiboetan informazinoa arakatuta, eta herritarrei galdetuta. Horren emaitza liburu bat da, herriko baserri bakotxaren ganeko informazino puntualagaz. Toponimiari, baserriaren izenari, asko erreparetan jako lan horretan, eta horrez ganera ezaugarri batzuk nahiz denporan zehar izandako erabilerak be jasoten dira. (gehiago…)